Udaleko Hezkuntza Sailak Mendibile ikastetxean kokatuko den proiektu berri hau aurkezteko saioa atzeratu egin du. Data berria otsailaren 3an izango da, osteguna, arratsaldeko 18:00etan, izango da Kultur Leioako prentsa aretoan. Aldez aurretik izena eman behar da 946072576 telefonoan edo udalhezkuntza@leioa.eus helbidean.
Eskola berri horrek gizarte- eta hezkuntza-laguntzako programa bat izango du, gatazkak, ohitura desegokiak edo familia-ingurunearen garapen osasungarria eragozten duen edozein oztopo prebenitzeko, elkarrekin laguntzeko, elkarri laguntzeko, denbora eta espazioa partekatuz, komunitatea sortuz.
Parte hartzen duten familiek familia zaintzeko jarduerak ere proposatu ahal izango dituzte (tailerrak, ikastaroak), jarduera horien helburua familia zaintzea izango dute, betiere familia anitzak direla kontuan hartuta.