2022-02-09
Udalak bizikleta martxa antolatu du familian gozatzeko
Datorren asteko igandean, otsailak 20, udaleko kirol sailak familientzako kirol jarduera berezia antolatu du. Bizikleta izango da protagonista egun honetan, herrian zehar ibilbide labur bat egin ondoren Bulebarrean Gymkana bat egongo da familiarekin gozatzeko.
Udaletik herritarren artean ohitura osasungarriak sustatzeko eta gure bizi-kalitatea hobetzen laguntzeko abian jartzen ari diren ekintzekin lotutako ekimena da.
Etorri Bulebarrera 11:00etan, familian eta bizikletaz.