2022-03-02
Leioa martxoaren 8a ospatzeko prestatzen ari da
Leioak ekintza berri bat gehitu du aurten martxoaren 8ko, Emakumearen Nazioarteko Eguneko, programazioan, gaurtik aurrera esku more batzuk Bulebarreko stoaren mutur batean jarrita, emakumeek beren eskubideen alde egiten duten borroka ikusarazteko.
Zeramikazko 60 esku dituen horma-irudi more batek apaintzen du gaurtik aurrera Bulebarreko stoa. Gaur goizean bertan, parte hartu duten artisten ordezkaritza batek, Aintzane Ibarlucea irakaslearekin batera, horma-irudi horretako azken baldosa jarri dute, Alkateak eta Berdintasuneko zinegotziak martxoaren 8a dela-eta programatutako gainerako jarduerak zehaztu dituzten ekitaldi batean.
Ideia orijinala duela bi urte sortu zen Kultur Leioako Zeramika tailerreko irakaslearen eskutik, eta aurten ikasleekin esku-hartze kolektibo bat egitea eta Udalari proposatzea erabaki zuen, Martxoaren8a ospatzeko jardueren barruan sartzeko. Udalak gogotsu erantzun zion.
"Asko gustatzen zaigu udalerriko bizilagunen ekarpenak izatea, eta hori da ekarpen horren adibide. Gure zeramika-tailerretako ikasleak, guztiontzat hain garrantzitsua den egun honetan parte hartzea erabaki dutenak, eta ideia fresko batekin eta beren artea ematen dutenak", Iban Rodriguez Etxebarria alkateak esan duenez.
Emakumeak izango dira protagonista datozen egunetan. Leioak egun hori ospatzeko prestatu duen programazioak antzerkia, tailerrak, kirola, erakusketak eta Leioako hainbat elkarteren eta herritarren parte-hartzea biltzen ditu.
Berdintasun sailak, zeharkakotasunaren ikuspegitik, Udaleko arlo ezberdinen eta elkarteen laguntza izan duen programa bat osatu du, zaintzaren eta erantzukidetasunaren zereginak erdigunean jarriz, mugimendu feministak aspaldidanik egiten duen bezala.
Horren guztiaren ondorioz, adin guztiei zuzendutako programazioa, gazteentzako tailerrak, LAKET ahalduntze-eskolako hainbat ikastaro, kirol- eta kultura-jarduerak eta bi erakusketa egin dira. "Aurten, nobedade gisa, dokumental bat prestatzen ari gara, udalerriko pertsonei elkarrizketak eginez. Haien testigantzekin, zainketa-lanen errealitatera eta gure eguneroko bizitzan duten garrantzira hurbilduko gaituzte, modu desberdinean emakume eta gizonei dagokienez, eta hori nabarmenago geratu da pandemia garaian" Enara Diez Berdintasun zinegotziak adierazi duenez. «Bideoaren aurkezpena martxoaren 30ean izango da, hitzaldi batekin batera, gogoeta egiteko eta gure zereginetik benetako konpromisoa hartzeko gizarte-eztabaida bat irekitzeko helburuarekin: pertsona, -enpresa eta -erakunde gisa, benetako kontziliazioa posible izan dadin», gaineratu zuen.