2022-03-29
Asteburuko prebentzio-kontrolek salaketa ugari utzi dituzte
Leioako Udaltzaingoak zaintza-dispositibo berezi bat du duela zenbait astetik udalerriko kaleetan, ondarearen aurkako delituak prebenitzeko. Lan horien ondorioz, joan den asteburuan gauez bakarrik, hainbat salaketa jaso zituzten ausarkeriaz gidatzeagatik, drogak hartzeagatik edo debekatutako armak eramateagatik.
Joan den ostiral gauean, patruila batek Santa Ana etorbidetik zihoan eta agenteentzat susmagarria zen ibilgailu bat geldiarazi zuen. Identifikatu ondoren, ibilgailuko lau bidaiariek aurrekari eta kausa ugari zituztela egiaztatu zuten. Gainera, mazo handi bat zuten maletategian, eta konfiskatu egin zieten.
Bestalde, igande goizaldean, Langileria kaletik zihoan patruila batek trafikoko hainbat arau-hauste egiten ari zen ibilgailu bat harrapatu zuen, eta geldialdia egin zion. Bidaiaria identifikatu ondoren, estupefazienteen proba egin zioten, eta positiboa izan zen. Gainera, ibilgailuaren miaketan, agenteek material susmagarri eta debekatutakoa aurkitu zuten, hala nola taser bat, defentsa-espraia, hainbat labana, MP5 subfusilaren erreprodukzio bat eta txartel itxurako 7 laban. Horregatik, gidariari salaketa jarri zioten ausarkeriaz gidatzeagatik, drogen eraginpean gidatzeagatik eta debekatutako objektu eta armak eramateagatik.