Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Azaroaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2022-06-27 Leioak badu jada TAO Pinuetan ezartzeko proposamena TAOren ordutegia astelehenetik ostiralera, 9: 30etik 13: 30era eta 16: 00etatik 21: 00etara izango da. Larunbatetan 9: 00etatik 13: 30era
Aparcamientos en Pinueta / Aparkalekuak Pinuetan

Leioako Udalak badu proposamen landu bat etorkizunean TAO ezartzeko Pinueta, Ibaiondo eta Lamiakon, inguruko bizilagunek duten aparkaleku-arazoa arintzeko, sistema hori ondoko udalerrian ezarri ondoren.

Joan den asteartean, Informazio Batzordeak azken hilabeteetan landutako proposamena helarazi zuen, TAO Pinueta aldean ezartzeko aukera egon zedin. Orain, Udalean ordezkaritza duten taldeek egin ahal izango dizkiote ekarpenak proposamenari, urte amaierarako aurreikusita dagoen ezarpenerako beharrezko urratsak egiten jarraitu aurretik.

Txartel mota

Proposamen honek hiru txartel mota aurreikusten ditu: inguruan bizi direnak, inguruko merkatariak eta auzokoak ez diren leioaztarrak. TAO eremuko egoiliarrentzat, tasa 10, 25 edo 40 eurokoa izango litzateke urtean, txartel kopuruaren arabera; bigarren tasa TAO eremuan dauden saltokientzat da, 40 edo 80 euro urtean, txartel kopuruaren arabera; eta hirugarrena gainerako leioaztarrentzat izango litzateke, urtean 60 euroko tasarekin. Gainerako erabiltzaileentzako tarifak ere ezartzen dira, 30 minutuko doako egonaldiarekin.

Ordutegia

TAOren ordutegia astelehenetik ostiralera, 9: 30etik 13: 30era eta 16: 00etatik 21: 00etara izango da. Larunbatetan 9: 00etatik 13: 30era.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa