2010-03-12
Larunbatean César Uceda sarien V.edizioa ospatuko da
Ekitaldi honetarako sarrerak Kultur Leioan eskuratu ahal izango dira.
Leioako Gazte interpretatzaileen “César Uceda” izeneko sariaren V.edizioa ospatuko da larunbat honetan udalerrian. Ekitaldi honekin Leioako Udalak euskal erakundeekin batera, elkarlanean, terrorismoaren biktimen aldeko ekintzen markoaren barruan kokatu nahi du.
César Uceda leioaztarra erahila izan zen 80ko hamarkadan ETAren eskuz, ordutik hona hainbat homenaldi eskaini izan zaizkio Leioan. Baina hauetaz aparte, Udalak César Ucedaren izena urte osoan zehar presente izateko ekitaldia antolatu nahi izan zuen, eta musika sari hauekin batera Ucedaren bizitzarekin lotutako arloa ere harremandu nahi zen, bera izan bait zen Leioako Udal Musika Eskolaren lehen irakasleetariko bat.
Lehiaketa, beste aurrekoetan bezala, 20 urte baino gutxiagoko Erdi Mailako ikasleei zuzenduta dago, aurten hogeiren bat parte hartuko dutelarik. Hauek arlo desberdinetan aurkeztuko dira, hauen artean, kanta, klarinetea, zeharkako txirula, kitarra, oboea, pianoa, saxofoia, tronpa, tronpeta, biola eta biolina.
Sari nagusiak hiru izango dira, lehen postuarentzat plaka eta 600 euro, bigarrenarentzat plaka eta 450 euro, eta hirugarren sailkatuarentzat plaka gehi 300 euro. Dena dela, beharrezkoa da esatea partehartzaile guztiek lehiaketan parte hartu izan dutela egiaztatzen duen diploma jasoko dutela.
Modu honetara, hirugarren edizio hau larunbatean hasiko da 19.00etan Udal Musika Eskolan izango diren parte hartzaileen aktuazioekin, eta arratsaldean, 20.00ak aldera, ekitaldia Kultur eko Auditoriumera pasatuko da, bertan sari banaketa izango da eta ondoren irabazlearena zein Leioako Gazte Orkestraren emanaldiak izango dira.