Bibox Leioa klubak, Leioako Udalaren laguntzarekin, lehen boxeo emanaldia antolatuko du bihar Sakoneta kiroldegian. 19:00etan hasiko da eta gizonezkoen eta emakumezkoen maila ezberdinak bilduko ditu ringean. Sarrera doakoa izango da.
Kirol egokituko ikasleen aurrerapenen erakustaldi batekin ere parte hartuko du Hazsten elkarteko partaideak. Leioako Bibox taldeak etxean lehiatzeko aukera izango du: Natalia Bustos, Aner Viejo, Yerai Gonzalez, Unai Ibañez eta Julen Martinez leioaztarrak ikusteko aukera izango dugu.