2010-03-26
Leioa.net-k Newsletter zerbitzua jarri du martxan
Leioako Udalaren web guneak zerbitzu berria jarri du martxan, albisteen Newsletter zerbitzua, hain zuzen ere. Honen bitartez herriko albiste garrantzitsuen laburpen bat jasoko duzu noizbehinka zure posta elektronikoan, Leioan gertatzen den guztiaz informatuta egoteko.
Horretarako udal web gunearen eskuineko zutabean dagoen “Harpidetu Newsletter-era” izeneko link-an sakatu behar duzu eta zure datuak eman.