Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Azaroaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-03-01 Dena prest emakumeari eskainitako hilabete baterako
Concentración / Elkarretaratzea

Bihartik aurrera hainbat ekintza desberdin izango ditugu Leioan Martxoak 8, Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatzeko. Antzerkia, kirola, erakusketak, ikastaroak eta, nola ez, ohiko kontzentrazioa Bulebarrean.

Bihar antzerkia izango dugu (20:30ean) Kultur Leioan, A Panadaría eta CDN galiziarrek ‘Las que limpian’ antzezlana ekarriko digute. Hoteletako zerbitzarien borroka antolatuan inspiratutako satira utopikoa, bidezko lan eta gizarte eskubideak lortzeko.

Asteburuan, berriz, kirolaren txanda izango da. Larunbatean (11:00etan), Leioako hainbat kirol taldetako emakumeek Olinpiada berezietan parte hartuko dute. Eta igandean, (11:00etan) familiarteko bizikleta-martxa antolatu da, herritik zehar igaroko den ibilbide lasaia eta erraza, publiko zabalari zuzendua.

Asteazkenean, martxoaren 8an, ohiko elkarretaratzea egingo da bulebarrean 12:00etan. Leioaztarrek, udal ordezkariek, emakume elkarteek eta herriko ikastetxeek parte hartuko dute Emakumearen Nazioarteko Egunean.

Martxoaren 12an leioaztarrek gustoko duten ekintza bat berreskuratuko dugu, Emakumeen martxa. Goizeko 11:00etan Bulebarretik irten eta, Leioako hainbat txoko zeharkatu ondoren, bulebarrean amaituko du berriro jai girorik onenarekin.

Hilaren 18an, emakumeentzako autodefentsa feministaren ikastaroa antolatu da LAKET Jabekuntza eskola, goizez zein arratsaldez. Eta, martxoaren 22an, Kultur Leioan jardunaldi interesgarria egingo da hainbat ikastetxerentzat ‘Lan orientazio ez sexista’ren izenburupean.

Azkenik, martxoaren 3tik 20ra argazki-erakusketa interesgarria izango da ikusgai LAKET Jabekuntza eskolan, ‘Emakumeak borrokan’ izenburua duena.

Erlazionatutako dokumentuak:

Martxoak 8 liburuxka (pdf, 11291 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa