Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Azaroaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2023-06-02 Tunela egokitzeko obrek Avanzadako trafikoari eragingo diote Avanzadako tunela Leioa parean egokitzeko proiektuko eraikuntza-obrek trafikoari eragingo diote, igandetik aurrera, gaueko ordutegian.
Carretera de la Avanzada. / Avanzadako errepidea.

Ekainaren 4tik aurrera, alboko bidearen errei azkarra, Getxorako noranzkoan, moztu egingo da hiriko zatian, 22:00etatik hurrengo eguneko 06:00etara, obra pintatu eta Avanzadako tunela egokitzeko lanak babesteko hesiak jarriko baitira. Nabarmentzekoa da okupatutako erreia bere horretan geratuko dela obrek irauten duten bitartean.

Ekainaren 5etik (astelehena) ekainaren 9ra (ostirala), gaueko ordutegian, 22:00etatik 06:00etara, autobiaren errei motela moztuko da Getxoko noranzkoan, hiriko tartean. Aldaketaren arrazoia lubakiaren azpitik igarotzen diren ibilgailuak babestea da, goiko aldean egingo diren lanak direla-eta.

Aldaketa eta eragin guztiak eguraldiaren, bide-kudeatzailearen baldintzen, garraio berezien eta bestelakoen araberakoak izango dira.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa