2010-04-13
'La Charca Inútil' ikusgai ostirala honetan Kultur Leioan
Giro zapaltzaile baten biktimak diren torturatutako pertsonaia batzuek, giro zapaltzaile baten biktimak direnak, zoramenera jotzen dute zentzudun jarraitzeko. “La charca inútil” lanak gizarte baten zoramena salatzen du; izan ere, gizarte honetan, hurbilenekoen nahigabea ere merkaturatzen da. Lan honek beldurraren eta heriotzaren gainean berba egiten digu. Heriotzetatik txarrenaren gainean, hain zuzen: ume baten heriotza.
Bizitzaren hasierako heriotza, eta amaren mina. Bakardadeari, maitasunari eta misterioari buruzko istorioa ere bada. Ez du ikuslea laztandu nahi, aurpegian jo baizik.
Antzerki berehalakoa egiteko ahalegina, soziala, hemengoa eta oraina islatzen duena: gertatzen ari dena eta gertatzen ari zaiguna. Testu-antzerkia da, baina, halere, ekintzek elkarrizketek baino garrantzi handiagoa daukate eta sumatu daitekeena jasotzen dena baino garrantzitsuagoa da.