2023-08-07
Integrazioaren Mundialitoaren finala Leioan
Asteburu honetan, Integrazioaren Mundialitoaren XXI. edizioaren finala jokatu da Leioan.
Abuztuko lehen asteburuan eta jai-giro apartarekin, 1.000 lagunek baino gehiagok ikusi dituzte Integrazioaren Mundialitoaren XXI. edizioaren finalak. Sarrienako udal-instalazioetan jokatu dira, Leioan. Gizonezkoen trofeoa Paraguaik eraman zuen, Marokori irabazita (1-0); nesken finalean, Kolonbiak Peruri irabazi zion (8-0). Gizonezkoetan, hirugarren geratu zen Kolonbia, eta emakumezkoetan Amazonas; horiek ere trofeo oroigarria eskuratu zuten. Balorazio orokorra ona izan da, eta Marokoko kontsulak berak –finalean izan zen– zoriondu du ekimen honen bidez egindako lana.
Urteotan, 25 herrialdek baino gehiagok hartu dute parte; 35 talde izan dira guztira, emakume zein gizonenak, eta edizio bakoitzean, batez beste, 500 kirolarik hartu dute parte. Aurtengo Mundialitoaren edizioa Sarrienako instalazioetan egin da, Leioan, uztaileko larunbat guztietan eta abuztuko lehenengoan, eta 24 talde izan dira guztira, 16 gizonezkoen kategorian eta 8 emakumezkoenean. Selekzio gehienek Amerikako herrialdeak ordezkatu dituzte, baina Europako eta Afrikako parte-hartzailerik ere izan da.