2010-04-21
Bertso saio ikusgarria izango da ostiralean
BEC-en izandako Euskadiko Txapelketa Nagusiaren finala oraindik burutik ezin kendu gabiltza. Bertan, gure lurraldeko bertsolaririk azkarrenak, argienak eta trebeenak izan ziren oholtza gainean berba-lehian.
Baina, datorren ostiralean, arratsaldeko 20.00etan eta 5 euroren truke, bertso munduko hainbat aurpegi ezagun izango ditugu Kultur Leioako Auditoriumean bertan. BEC-eko txapelketan izandako hiru finalistak izango dira, hau da, Amets Arzallus, Unai Iturriaga eta Aitor Mendiluze, eta eskualdeko bertsolaririk ezagunena den Xabi Paya, hain zuzen ere.
Hitzarekin hain trebeak diren bertsolari hauek bideratzeko eta lana zailtzeko maila handiko gaijartzailea izango dugu, Nahikari Ayo, alegia.