2010-04-30
Familientzako Orientazio Zerbitzua berria
Leioako Udalak, Etxadiren laguntzarekin, zerbitzu berria jarri du martxan gurasoentzako. Honi esker, euren seme-alaben hazkuntzan eta heziketan sortzen zaizkien zalantzak psikologo talde bati galdetzeo aukera izango dute bai telefonoz, postaz edota interneten bidez.
Era berean, familiek galde dezakete, baita ere, euren seme-alaben garapen sozio-emozional, kognitibo edota psikomotorra hobetzeko prebentzio-estrategia edo hezkuntza-jarraibideei buruz.
Galdetu denari, erantzun isilpekoa eta bakarkakoa itzuliko zaio, gehienez 5 lan-egun epe barruan eta familiak nahiago duen bidetik. Kasuaren jarraipenarekin batera, planteatu den gaiaren inguruko epe labur eta ertainerako hezkuntza-jarraibide eta estrategiak eskaintzen dira.
Proiektu honen helburu nagusienak hurrengokoak dira:
- Familiak, telefonoz edo posta elektronikoz, bere seme-alaben hezkuntzari buruzko zalantza zehatza azalduko dio zerbitzuari.
- Epe laburrean, arazoarekiko erantzun bakoiztua eta egokitua eskainiko da.
- Informazio gehiago behar baldin bada, elkarrizketa pertsonal bat finkatuko da eta orientazio lerroak garatuko dira.
- Aldizkako jarraipena adostuko da
Beraz, esan bezala,hiru bide daude Etxadiko psikologo taldearekin harremanetan jartzeko: Internetetik, www.leioa.eu edota www.etxadi.org; postaz ETXADI, c/ Máximo Aguirre 18 (Bis) 5ª Planta Dpto. 10, 48011 Bilbao; eta 94.405.15.49 telefonoan ostegunetan 11.30etik 13.00etara eta 16.00etatik 17.30era.