2010-05-03
Mari Pepa eta Arlote bila
Leioako herritarrek izenen artean bozkatzeko aukera izango dute ekainaren 4ra arte
Urtero bezala, San Juan jaiak hurbiltzen direnean, gure herriko Mari Pepa eta Arlote bilatzen hasten gara. Pertsonai jator hauen azalean jarri nahi diren guztiek izen emate eta aukeraketa datak honakoak dituzte:
MAIATZAREN 14RA ARTE
“Mari Pepa eta Arloteak” aurkeztu eta inskribatzeko epea (indibidualki edo bikoteka).
Utzi zure proposamena: Kultur Leioan (Jose Ramon Aketxe, 11) ala posta elektroniko honetan kultur@leioa.net
MAIATZAREN 17TIK EKAINAREN 4RA
Bikoteak bozkatzeko epea.
Bozka dezakezu: Kultur Leioaren web orrialdean
Bikotea aurkeztu eta inskribatzeko epea 2010eko maiatzaren 14an amaitzen da. José Ramón Aketxe, 11 helbidean edo kultur@leioa.net posta elektronikoan Aurkeztutako bikoteak herri bozkaketa batean parte hartuko luke.
Bikotearen izen-abizenak, Kultur Leioaren web orrialdean egongo den “Mari Pepa eta Arlote hautatu” blogean azalduko lirateke. Leioako herritarrek bertan agertuko diren izenak bozkatuko lituzkete, maiatzaren 17tik ekainaren 4ra.
Ekaineko lehengo astetan hautatuak izan direnen izenak, Mari Pepa eta Arlote alegia, jakinaraziko genituzke.