2010-05-10
Musikoterapia tailerra umeentzat Udal Musika Eskolan
Leioako Udaleko Musika Eskolak musikaren komunikazio, adierazpen eta bizipen bide berria eskainiko du MUSIKOTERAPIAren bitartez.
Proposamen hau heziketa-beharrizan bereziak dituzten 6 eta 11 urte bitarteko neska-mutikoei dago zuzenduta (autismoa, Down sindromea, Asperger, zailtasun motorrak . . .).
Tailer berezi honetan zure seme-alabak parte hartzea nahi baldin baduzu gaur bertan hasten da izena emate epea eta Musika Eskolan bertan egin dezakezu, 10:00etatik 13:00etara eta 15:30etik 18:30era ordutegian 94 463 86 83 telefonoan.
Informazio gehiago nahi izanez gero Leioako Musika Eskolan aurkituko dezakezu.
Erlazionatutako dokumentuak:
Txartela (pdf, 1296 kb)
Partekatu:
Itzuli