2024-11-12
Leioako Udalak maitasun gutunen XXVI. lehiaketa deitu du
Lanak aurkezteko epea abenduaren 13ra arte egongo da zabalik. Proposamenak modu pertsonalean aurkeztu ahal izango dira Kultur Leioan edo postaz bere helbidera (Jose Ramón Aketxe 11, 48940. Leioa)
Leioako Udalak Maitasun Gutunen XXVI. lehiaketa deitu du, literatura genero hori sentimenduen komunikaziorako tresna gisa sustatzeko.
Lanak aurkezteko epea abenduaren 13ra arte egongo da zabalik. Proposamenak aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira Kultur Leioan edo postaz Kultur Leioako helbidera (Jose Ramón Aketxe 11, 48940. Leioa).
Lehiaketa honetan 4 kategoria ezartzen dira parte-hartzaileen adinaren arabera, 18 urtera arte, 19 urtetik 39ra, 40tik 59 urtera eta 60tik aurrera. Kategoria bakoitzean bi sari banatuko dira: lehenengoa, 250 euro, garaikurra eta diploma, eta, bigarrena, 125 euro, garaikurra eta diploma.
Lanek originalak eta argitaratu gabeak izan behar dute, eta parte-hartzaile bakoitzak gehienez bi gutun aurkeztu ahal izango ditu.
Epaimahaiak estiloa, idazkiaren garapena, aurkezpena eta originaltasuna baloratuko ditu, eta, eskuz idatzitako gutunen kasuan, kaligrafia.
Onarriak, erantsiak.
SARE SOZIALAK
LEIOA UDALA: FACEBOOK / TWITTER / INSTAGRAM
www.leioa.net
LEIOA GUREA
#leioakzainduegitenzaitu
Partekatu:
Itzuli