2010-06-01
Telleria biribilgunean trafiko mozketa izango da
Bihartik aurrera, eta sei hilabetez, Leioatik Getxora Telleria biribilgunetik pasatzea ezinezkoa izango da bai oinezkoentzat eta baita kotxeentzat ere Jolaseta zubiaren eraispen-obrak direla-eta. Honen ordez, Udalak gomendatzen duena da Uribe Kosta sahiesbidea erabiltzea Getxora heltzeko autoz.
Aldaketa hauek Gobela ibaiaren hobekuntza hidrologikoak aurrera ateratzeko, hau da, uholde arriskuak gutxitzeko Uraren Euskal Agentziak martxan jarri dituen ekintzerariko bat da.