2010-06-09
Leioako Osoko Bilkura anbulategiak zarratzearen kontra azaldu da
Leioako azken Osoko Bilkuran Gobernu Taldeak aurkeztutako mozioa onartu zen boto guztien baietzarekin (EAJ, Ezker Batua, PP), PSE-koa izan ezik. Mozio honetan, Osakidetzak ekainaren 19tik aurrera indarrean jarriko duen neurriaren kontra azaldu da Leioa, hau da, zonaldeko anbulategiek larunbata goizetan zarratzeko neurriaren kontra. Neurri osasun laguntzak txarrerantz egiten duela uste du Osoko Bilkura leioaztarrak.
Gogoratu behar da neurri hau beteko dituzten anbulategien artean Leioako, Astrabudua, Erandio, Sopela eta Deriokoa izango direla.
Mozio honen bitartez Osoko Bilkurak adierazi nahi izan duena da neurri honek herritarrak baino ez dituela kaltetzen. Aldaketa honekin atentzioa behar duten herritarrek beste udalerri bateko osasun zentro batera joan behar izango dutela salatu dute edota ospitaletako urgentzietara, hauen saturazioa eraginez.
“Osakidetzaren gastuen austeritateak eta krisi ekonomikoak ez du zertan eragin negatiborik izan behar herritarren osasun zerbitzuetan”, azaltzen du mozioak. Onartutako neurri hau 2009ko lehen aldian Osasun sailburuarengatik iragarritako beste neurri bat ekartzen digu gogora, jasotako kritikengandik atzerantz egin zuena, hain zuzen ere.