Datorren ekainaren 18an, barikua, eguerdiko 12.00etan egingo da Ondizko Etxebizitza Tasatuen zozketa Sakoneta kiroldegian.
Eraikiko diren 57 etxebizitza tasatu hauek jabetza-araubidean esleituko dira, eta Ondiz Hutsik HAPO-ren 37. arloan kokatuta izango dira, Aldapabarrena kalean, Altzaga ikastolatik hurbil.
Etxe tasatu hauen salneurria, Babes Ofizialekoak eta Etxebizitza Libreen artean ibiliko da, hau da, gehienezko prezioa behin-behineko udal-kalifikazioa eskuratzen den unean indarrean dagoen erregimen orokorreko BOEen gehienezko prezioari 1,7 indizea aplikatzearen ondoriozkoa izango da, edo, aldaketarik egonez gero, indarrean dagoen araudian ezarritakoaren araberakoa.