2010-06-16
Gaurko iragarritako alerta naranja mantentzen da
Gaurko aurreikusita zegoen alerta laranja mantentzen da Leioan momentu honetan dugun euri zaparradak direla-eta. Horregatik udalerriko larrialdi dispositibo guztiak jarri dira martxan dagoeneko, eta momentuz ez da inongo ezbehar larririk gertatu.
Gaurko, 80l/m² ur espero da, hau da, zaparrada handiak botako ditu eta trumoi-ekaitzak izango dira, bestetik txingorra egiteko arriskua ere iragarri dute hurrengoko 24 orduetarako.
Udalak herritarrei kontuz ibiltzea gomendatzen die, batez ere errepidean, eta uholdeak eman daitezkeen zonaldeetatik autoak kentzea eskatzen die. Honetaz gain, komunikabideetatik informatuta egotea eskatzen du.
Eguraldiaren araberako informazio gehiago izateko www.euskadi.net/112 edota www.euskalmet.net web guneetan.