Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Azaroaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-07-13 Ikea Mendiaren auzotarrei zuzendutako gutuna Eneko Arruebarrena, Leioako Alkatea
Eneko Arruebarrena, Alcalde de Leioa / Eneko Arruebarrena, Leioako Alkatea

Hemendik gutxira, auzoko konexio mekanikorako lanak hasiko dira. Proiektuak milioi erdi euro (553.000) baino gehiagoko inbertsioa eragingo du. Izan ere, igogailu bikoitzeko lotura egingo da; horiek horrela, auzoko bi guneen (goikoa eta behekoa) arteko desnibel garrantzitsua gainditu ahal izango da, eta, gainera, Ikea, San Juan, Iturribide eta Mendibil elkartzen diren gunean egin ahal izango da.

Hartutako neurria, hau da, igogailu bikoitzeko lotura, inguruan dagoen irisgarritasun arazoari eman ahal zaion erantzunik onena da; era berean, aipatutako irisgarritasun arloan dagoen araudi sektoriala ondoen betetzen duena da. Kokapen horri esker, gainera, konexioa artatutako biztanleriaren erdigunean egiten da eta posible den desnibelik handiena gainditzen da (20 metro).

Beste aukera batzuek, hala nola, gure inguruko beste herri batzuetan (Barakaldo eta Sestao) jarritako eskailera mekanikoek, Bizkaiko minusbaliotasun fisikoa duten per­tsonen federazio koordinatzailearen (Fekoor) kontrako iritzia jaso dute, bai eta Justizia Epaitegien kontrako iritzia ere; izan ere, horien ezarpenaren aurka azaldu dira, eskailerak erabil ditzaketen pertsona guztien (ez soilik gurpil-aulkietan dabiltzan pertsonena, baizik eta baita haur-kotxeak edo erosketetarako orgak erabiltzen dituzten pertsonena ere) mugikortasun arazoetara egokitzen ez direlako.

Arrapalak jartzeak ere ez zituen konpontzen aintzat hartutako arazo guztiak; izan ere, egungo bideetan jarri behar ziren, gaur egun dituzten erabilerak murriztuz (galtzadaren zati bat, aparkalekuak edo espaloia barne, kendu beharko litzateke), eta, gainera, bateraezina zen oinezkoen goranzko eta beheranzko joan-etorriak hartuko dituen arrapala bikoitz bat atontzearekin.

Aurreikusitako lotura mekanikoa osagarri ezin hobea izango da orain dela bi urte, eta milioi bat euro inguruko inbertsioarekin, Bidekurtzio plazan abian jarri zen eta Txomin Aresti-Kandelazubieta ingururainoko distantzia egiten laguntzen duen pasabide+igogailuarentzat.

Bizileku dugun inguruan egiten diren lan guztiek eragozpenak eta nahasmenak eragiten dituzte eguneroko bizimoduan. Ahalik eta gehien murriztu ahal izatea espero dugu. Dena dela, zuen kexa arrazoituen, ideien edo iradokizunen berri eman nahi badiguzue, jarri harremanetan Udal Bulego Teknikoarekin (94 400 80 05), Udaltzaingoarekin (94 400 80 21), edo alkatetza@leioa.net helbide elektronikoaren bitartez.

Oro har, Leioako herritarren eta, bereziki, Ikea, San Juan, Iturribide eta Mendibileko auzotarren zerbitzura jarritako azpiegitura hauek ongizate handiagoa eta bizi-kalitate hobea ekartzea espero eta nahi dut.

Erlazionatutako dokumentuak:

Gutuna (pdf, 124 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa