Leioa
Bilaketak
Astelehena, 2024ko Azaroaren 25a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-07-20 Pinosolo: erreferentziazko lekua Eneko Arruebarrena, Leioako Alkatea
Eneko Arruebarrena, Alcalde de Leioa / Eneko Arruebarrena, Leioako Alkatea

Leioak Pinosolo estreinatzen du. Kanpoko kirol gunea eta parkea. Gure inguruko hiri gutxik daukate antzeko gunerik kalitateari erreparatuta. Zentzumen guztien gozagarri.

Pinosoloko kanpoko kirol gunea familiarentzako aisialdirako apustua da, ura gune du udarako eta erraketa kirolak praktikatzeko espazioa urte osorako. Oraindik ez da hilabete pasatu ireki zenetik eta aurrekaririk gabeko arrakasta dugu. Xehetasun eta zuzenketa txikiak falta dira, baita erabiltzaileek proposatutako hobekuntzak ere. Instalazio onak dira, eta oraindik hobeak izango dira.

Gainera, askoz ere handiagoa den proiektuaren lehen fasea baino ez dira eraikitako instalazioak: Pinosoloko Kirol Konplexua. Kiroldegi modernoa, kanpoko kirol guneari batuko zaiona. Estalpeko igerilekuak edukiko ditu, kirol kantxak, hiri bainuetxea, merkatal eta ostalaritza gunea… Gaur egun, esleitze fasean dago, lanak 2011n hasteko helburuarekin.

Eta parkea. Benetako bitxi naturala, hiriko erdigunean. Sei hektarea baino gehiagoko inguru berdea, bioaniztasun irla, balio natural handikoa. Kalitate handia duen espazioa da, eta landare espezie ugari garatu dira batera, kanpokoak eta bertokoak. Fauna ugariari ematen diote habitata gainera, elikagaia eta babesa, armonia perfektua sortuz. Aniztasun eta aberastasun izugarriko lekua Leioan eta leioaztarrentzat.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa