2010-08-13
Leioak Euskampus proiektuarekin bat egin du
Leioako Udalak Nazioarteko Bikaintasunerako Campusa Programarekin bat egin du, horrela Euskal Herriko Unibertsitatearekin, Tecnalia Corporación Tecnológica eta Donostia International Physics Center Fundazioarekin hitzarmena sinatu du.
Horrela, lankidetza estrategikorako esparrua eratzen da, prestakuntzan, ikerkuntzan, berrikuntzan, internazionalizazioan eta talentuaren harreran oinarritutako eredua garatzeko; hau da, EAEren garapen ekonomiko iraunkorrean eta ezagutzaren sorreran erreferentea izateko.
Euskampus proiektuaren helburua EAEko gizartea, ekonomia eta kultura aldatuko dituen eragilea izatea da, Erkidegoa ezaguera zientifikoaren eta teknologikoaren abangoardian kokatzea.
Joan den 2008.urtean martxan jarri zenetik Euskampus ezinbesteko osagaia da Unibertsitatea modenizatzeko estrategian, honetaz gain campusetako proiektu onenak aukeratzen ditu Nazioarteko Bikaintasuneko Campus bihurtzeko eta Europako onenen artean egon daitezen, eta proiektu horien finantzaketan laguntzen du.
Euskampus proiektuaren helburua Zientziaren, Teknologiaren eta Berrikuntzaren Euskal Sistema eraginkorrago egitea da, ideia gizarte onura bihurtu arteko prozesua hobetuz.