2010-09-06
Bizkaiko aurreskuen 50. txapelketa ospatuko zen atzo Ondizen
Ondizko jaiak direla eta, atzo Bizkaiko aurreskuen txapelketaren 50. edizioa antolatu zen. Bertan, Bizkaiko aurresku dantzaririk onenak izan ziren, gizonezkoen mailan 10 parte hartzaile (2 gazteak) eta emakumezkoan 5 partaide (hauetariko 2 gazteak). Ikuslegoa handia ere nabari zen, 300 pertsona inguru hurreratu ziren Ondizera.
Beti bezala maila bi izan ziren parte hartzaileak sailkatzerako orduan, nagusiena eta gazteena, bakoitzak hiru sari ezberdinekin. Nagusien mailan hamasei urtetik gorakoak, hirugarren saria 150 euroko izan zen, bigarrena 300 eurokoa eta lehen postuarentzat 450 euro. Gazteen mailan berriz, sariak baxuagoak izan ziren, 100 euro hirugarren sailkatuarentzat, 150 euro bigarrenarentzat eta 200 euro irabazlearentzat.
Sariei dagokionez sailkapena horrela geratu zen:
Gizonezkoak, nagusiak
1. Arkaitz Pascual (Sestao)
2. Ander Navarro (Leioa)
3. Julen Bilbao (Igorre)
Gazteak
- lander Campos (Santurtzi)
- Oihan Martinez (Trapagaran)
Emakumezkoak, nagusiak
1. Haizea Hormaetxea (Leioa)
2. Nagore de las Cuevas (Sestao)
3. Izaskun Pascuas (Sestao)
Gazteak
- Ibabe Beristain (Portugalete)
- Iholdi Beristain (Portugalete)