Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Azaroaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-09-15 Mugikortasun handiagoa eta hobea Eneko Arruebarrena, Leioako Alkatea
Eneko Arruebarrena / Eneko Arruebarrena

Uda honetan urrats handia eman dugu Leioako tranbiaren proiektua martxan jartzeko. Lehen harria jartzea irudikatu dugu tranbiaren garaje eta tailerren eraikin izango den hartan.

Tranbia ezinbesteko azpiegitura estrategikoa da Leioarentzat. Leioan zehar egongo diren geltokiek udalerriko ardatz bertikal guztia (iparretik hegora) egituratuko dute kalitatezko garraio publikoarekin, eta Metroaren sarearekin batuko du Leioa. Baina oraindik eta dimentsio handiagoa dauka, udalerriaren gainetik: Bilbo metropolitarraren eta metropolitarrarentzako azpiegitura da, eta inguru horretan, hobeto txertatzen ditu Unibertsitate publikoa eta etorkizuneko Parke teknologiko–zientifikoa. Berebizikoa da azaldutakoak dakarrena Leioa Hezkuntza eta Ezagutzaren hiri bihurtzeko.

Tranbia gauzatzea, etxeko karrajuan moketa jartzearen pareko, hiriko kaleetan trenbide batzuk kokatzea dela pentsa dezakeenik egon daiteke, eta ez da horrela. Halako tamaina duen proiektua izapidetzeak (arlo administratiboan, urbanistikoan eta ingurugiroan), ibilbide luzea eskatu du, zailtasun askorekin, eta zenbait gertaera gainditu behar izan da bidean, tarteko geltoki izan direnak: Leioako HAPO onartzea, Euskadiko Trenbide Plan Sektoriala, behin-behineko eta behin-betiko ibilbideak proiektatzea, Ingurumen-inpaktuaren Ebaluazioa, eta azkenik, eraikuntza proiektua. Horrez gain, protagonista ugarik eta anitzek hartu dute parte, proiektua gidatzeko makinistak izan direnak.

Eskerrak eman nahi dizkiet proiektua hezurmamitu den urte hauetan guztietan lan egin duten pertsona guztiei, arduradun publiko eta teknikoei. Beren ahaleginik gabe ez geundeke gaur egun gauden egoeran. Baina modu berezian, honako hauen ahalegina eskertu nahiko nuke: aurreko Eusko Jaurlaritzetako sailburuak, Alvaro Aman eta Nuria Lopez de Gereñu, eta euren lan-taldeak; lehengo Leioako alkatea, Karmelo Sainz de la Maza, eta bere garaian egon ziren pertsona, zinegotzi eta teknikariak; eta azkenik, EHUren aurreko errektoreak, Manuel Montero eta Juan Ignacio Perez Iglesias, euren taldeekin. Bidezkoa delako.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa