Behargintza Leioak argitaratu ditu jada Kultura Laguntzaile posturako idatzizko frogaren behin behineko zerrenda, gaurtik aurrera 7 egun natural daude alegazioak aurkezteko, holakorik izanez gero behin betikoa bihurtuko da zerrenda.
Bestalde, lorezaintza peoien lan poltsaren merituen behin betiko zerrenda aurkeztu da. Beraz, hurrengo pausua froga praktikoa izango da, irailaren 28an egingo dena, goizeko 10.30ean, Sarrienako udal kirol instalazioetan.
Deialdi bi hauen xedea da lan-poltsa bana sortzea da, hutsik geratzen diren lanpostuak aldi baterako betetzeko, eta aurrez ikusi ezin diren lan-beharrei erantzuteko.
Zerrendak ikusteko www.leioa.eu web guneko “lan-poltsa” atalean.