2010-10-04
Omar Faruk ostirala honetan Kultur Leioan
Ekialde Ertaina, Afrika eta Europa Mediterraneoaren inguruan daude bilduta, eta, hain zuzen ere, izen horrek “erdiko lurraldea” esan nahi du literalki. Marko horretan, Turbia, Omar Faruk Tekbileken sorterria, bidegurutze geografiko eta kulturala da.
Hori dela eta, Faruk musikariak, zeina aspalditik ari baita bizitzen New Yorken, Ekialdea eta Mendebaldea fusionatzen ditu bere musikan, eta instrumentu arabiarrak zein mendebaldekoak jotzen ditu, argi utziz adierazpen artistikoa eta emozioa desberdintasun ororen gainetik nagusitu daitezkeela.
Eta, zuzenean, The Tree of Patience ikuskizun paregabea da: nazioarteko ospea duten musikari zoragarrien laguntzari esker, kontzertu hau sentsibilitatez, birtuosismoz eta erritmoz betetako esperientzia liluragarria izango da.
Data: urriak 8 ostirala
Ordua: 21:00 h
Lekua: Auditorium KL
Prezioa: 25€