Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Azaroaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-11-11 Lamiako oinezkoentzako
lamiako / lamiako

Lamiako-Txopoetako auzoan ematen ari diren hobekuntza lanek zonaldea egokitzeko ekintza berri bat hartuko dute. Azken honetan, Udalak Metroko plazatik eta Lamiakoko plazatik pasatzen den Langileria kalearen egokitzapena burutuko du.

Kalearen bitartez zatituta diren plaza biak lotzea da ekintza honen helburua. Honekin 160 metro lineal egokituko dira hainbat erabiltzaile mota desberdinentzako baina beti ere oinezkoei lehentasuna emanez. Hau egiteko oinezkoen zonaldeak zabalduko dira eta trafikoarentzat diren bideak estutu egingo dira. Honetaz gain, galtzadaren nibela altzako da plazen maila berean jartzeko eta erabatekotasuna lortzeko.

Leioako beste zonalde batzutan (Luis Bilbao Libano, Estartetxe eta Artatza) egin izan zen prozesu bera egingo da Lamiako-Txopoetan oraingoan. Aurreko kale hauetan emaitza oso ona izan zen, kaleak oinezkoentzako aproposagoak bihurtu ziren.

Ekintza honen aurrekontua 221.000 eurokoa da, eta lau hilabetean amaituta izatea espero da, hau da, martxo aldera.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa