Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Azaroaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2010-11-19 Leioa, 484 urte adinez nagusi Buenas noches y bienvenidos a todos los que, desde Leioa o fuera de Leioa, os habéis acercado a este Palacio Artaza. Hoy estamos los de Leioa, los allegados, los que hemos nacido, vivido, trabajado, disfrutado y sufrido en Leioa. Podemos tener infinidad de razones para estar en este acto, pero nos basta con querer estar tranquilamente un par de horas todos juntos. No se necesita más.
Día de Leioa / Leioako Eguna

Ongi etorri guztioi. Plazera da. Autoreren batek dio historiarik gabeko herriak zorioneko herriak direla. Hala eta guztiz ere, iparramerikarrak ez datoz bat baieztapen horrekin, izan ere, une oro dabiltza berau gogorarazten zinearen, telebistaren, musikaren edo literaturaren bitartez. Eta historiarik ez dutenean, asmatu egiten dute. Leioak ez dauka historia oso aberatsa balentria epikoei dagokienez. Baina herri aberatsa da, aldiz, istorio txikiei dagokienez. Eta, horretaz jakitun, orain dela 9 urte bere sorreraren 475. urteurrena ospatu genuen, hain zuzen ere, Erandiotik desanexionatu zenetik. Gaur koktel batek bildu gaitu hemen… hiru osagaiz egindako koktelak: aitzakia bat, aukera bat eta arrazoi bat.

Aitzakia bat, izan ere, urriaren 31ren inguruan (egun bat gora, egun bat behera) efemeride zehatz bat gogorarazten dugu: Leioa 1526. urtean jaiotzea Historian, elizate independente gisa, Erandiotik desanexionatu ostean eta ordutik Gernikako Batzar Nagusietan (Lurraldearen parlamentu propioa eta berezia) eskubide osoko partaidetza edukita. Leioa orain dela 484 urte adinez nagusi egin zela ospatzen dugu, komunitate gisa erabakiak hartze aldera, gaitasun eta eskubide osoarekin. Ia mende erdi geroago, Leioa erronka asko dituen lekua da gaur egun. Eta erronka bakoitzak erabakiak hartzen jarraitzea eskatzen du. Espero dut, orain, lehen bezala, administrazioak eta gizarte zibilak puntu komunetan bat egitea, erabakiak hartzeko orduan. Irtenbide onena topatzea posible izateko. Posible izan ezean, ez direlako irtenbideak.

Leioako zain zibilaren parte zareten auzo, kultura, kirol eta laguntza elkarte eta pertsonak, baita enpresak eta kolektiboak ere, udal arduradun publikoekin batera, urtero elkartzeko aukera da hauxe, egun bat lasaitasun handiagoz elkarrekin banatzekoa eta, kopa baten inguruan, eguneroko arazoen presioa baino harago elkar ikustekoa.

Eta hori guztiori, arrazoi batekin: zuen lanarekin, adorearekin eta arduraldiarekin, bizitza-komunitate gisa Leioa hazarazten eta garatzen duzuen guztiak aintzatesteko, eta Leioa eta leioaztarren bizitza hobetzen jarraitzeko.

Gaur, esker on hau modu berezian eta bakanean eman gura zaio Adelaida Otxoari. Izan ere, bera izan da, urte askoan, Lamiako herri ikastetxearen zuzendaria, harik eta aurton erretiroa hartu duen arte.

Diotenez, ondo ezagutzen dena bakarrik maita daiteke. Adelaidak sobera erakutsi du bere lana sakon ezagutzen duela eta gogo beroz maite izan duela. Horregatik, bada, profesionaltasuna eta maitasuna erruz banatu du hezi dituen ume eta nerabeen artean, bai eta euren hezkuntza partekatu duten gurasoekin ere. Eta, seguru asko, maitasun, errespetu eta esker on dosi handiak jaso ditu ordainetan.

Presa handiko mundu batean, gizarte batean bizi gara, mundu eta gizarte itogarri batean. Gure seme-alabak beste pertsona batzuen ardurapean uztera behartuta gaude (0 urteko gelatan). Eta etxera orduz kanpo heltzen gara. Zeinen garrantzitsua den gehien maite dituzunen zaintza eta baterako heziketa dituen pertsonarekin fidatu ahal izatea. Adelaidak titulu horren jabe izatea irabazi du.

Gainerako hiriek ez zekitenean, orain dakigun legez, hirien unibertso konparatuan balio erantsia eman zezakeen marka diferentzial baten aldeko apustua egitea oso garrantzitsua zela, Leioak egiten jakin zuen. Heziketarekin eta prestakuntzarekin egin zuen. Ikastetxe eta heziketa-zentro bikainak ditugu. Hiri hezitzailea eta hezigarria gara. Heziketa oneko hiria izateko ardura ere badugu. Gaur egun, jakin badakigu ongizate-gizarte gisa dugun etorkizuna geure bizitzako alor guztietan berrikuntzaren alde egiten dugun apustuaren menpe dagoela. Eta berrikuntzaren oinarria gure jendearen prestakuntzan eta garatzen dugun sormen-gaitasunean dagoela.

Eta ez dago benetako prestakuntzarik berrikuntzak gure bizitza osoan laguntzen ez badigu. Eta txiki-txikitatik hasten da. Ikastetxetik. Eta ibilbide horretan ezinbestekoa da Adelaida moduko hezitzaileak izatea. Esker on hau berari eta bere lanbideari eskertzeko eta aintzat hartzeko balio dakiela, baita berau bokazioz eta trebetasunez gauzatzen duten profesionalei ere.

Eskerrik asko.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa