2008-11-21
Maitasun Gutunen X.Lehiaketan parte hartzeko epea zabalik da
Lanak aurkezteko epea abenduaren 29ra arte luzatuko da
Gutuna literatur generoa da berez. Sentimenduak komunikatzea sustatu eta genero horren aberastasuna berreskuratzeko asmoz, Leioako Udalak Maitasun Gutunen X. Lehiaketan parte hartzeko epea ireki du. Horrela, gaurtik datorren abenduaren 29ra arte irekita mantenduko da lanak aurkezteko epea.
Jakin beharrekoa da, lehiaketa lau kategoria desberdinetan banatuko dela parte hartzaileen adinaren arabera; lehen taldea 18 urte beherakoentzat, bigarrena 19 urtetik 30 urtera bitartekoentzat, hirugarrena 31tik 55 urtera, eta azkena 56 urtetik gorakoentzat.
Partekatu:
Itzuli