Larunbata honetan musika-jai aparta izango da Kultur Leioako Auditoriumean Gospel Factory taldearen kontzertuarekin arratsaldeko 20.00etan.
Gospel honek gainditu egiten du izaera erlijiosoa, eta soul, R&B eta pop musikarekin fusionatzen da. Modu horretan, kontrastez, sorpresaz eta emozioz, emozio ugariz, betetako ikuskizuna sortzen da. Eta dena, Danny Reus zuzendariaren talentuarekin; showman handi hori ez da korua zuzentzeaz konformatzen: gainera, inprobisatu egiten du, bere ahots indartsua bakarlarienekin elkartzen du, eta New Orleanseko eliza batean bageunde bezala sentiarazten gaitu.