Ikazkin famatuaren bisitaren ostean Errege Magoen bisita izango dute Leioako txikiek. Gabonak amaitu direlaren seinale da euren bisita baina urtean zehar espero izan duten unea behingoz heldu zaie etxeko txikienei.
Horregatik, Leioako Merkatarien Elkartearen laguntzarekin, Errege Magoak Kultur Leioan izango dira gaur arratsaldean 18.30etik aurrera herriko ume guztien eskakizunak jasotzeko eta argazki bat egiteko euren herrira bueltatu baino lehen.
Lamiakoko umeek, berriz, Errege Magoen kabalgata ikusteko aukera izango dute, Lamiakoko Jai Batzordeak antolatuta. Arratsaldeko 18.00 irtengo da Langileria kaleko 4.zenbakitik eta Lamiakoko Antzokira helduko da kabalgata, bertan harrera egingo zaie Erregeei 19.00ak inguru, auzoko umeekin egoteko, eta 20.00ak bueltan txokolatada izango da.