Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Azaroaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-01-28 Ondizdorrea berreskuratuko du Udalak
torre Ondiz / Ondizdorrea

Ondiz auzoan dagoen XVI mendeko eraikina, Ondizdorrea, berreskuratzeko obrak esleitu ditu Leioako Udalak herriaren ondare artistiko eta kulturala mantentzeko asmoz.

Honetarako Udalak bideratu duen aurrekontua 600.000 eurokoa da. Berreskurapena amaitzen denean eta eraikina guztiz berrituta dagoenean, urte honen amaieran izatea espero da, Leioako elkarte batek okupatuko du. Lehenengoko solairu biak 84 metro koadro dituzte (honei txapitula formako hirugarren solairu bat gehitu behar zaio) eta 10 metrotako altuera.

Ondizdorrearen berreskurapen obrak 2009.urtean hasi ziren, Udalak INEM-arekin elkarlanean martxan jarritako Enplegu Tailer baten bidez. Proiektua hiru fase desberdin aurreikusten zituen. Lehenengoko urtean dozena bi ikaslek hainbat ofizio ikasi zituzten eta parktikan jarri zituzten eraikinean bertan, hauen artean, hargintza, zurgintza eta igeltserotza. Hauek burututako lanek jatorrizko eraikuntza berreskuratzea zuten helburu, hau da, urteekin gehitutako eraikin zatiak kendu, hormak garbitu eta jatorrizko dorrea utzi. Honetaz gain, egitura indartu zuten.

Lehenengo fase hau amaitzerakoan INEM-ek proiektua bertan behera utzi zuen, eraikinaren berreskurapena arriskuan jarriz. Udalak eskakizun berria aurkeztu zion INEM-ari lanak amaitzeko baina ezetza jaso zuen, beraz Udalak berak jarritako aurrekontuarekin lanekin jarraitzea erabaki du eraikin historiko hau bere jatorrizko itxura hartzeko eta berreskuratzeko. Honetarako Bizkaiko Foru Aldundiaren diru laguntza txikia ere jasoko du Udalak.

Ikerketa sakon bat egin ostean, adituek Ondiz dorretxea XVI mendeko eraikina dela ziurtatu dute, 1.515 ingurukoa hain zuzen, orain arte zaharragoa zela uste bazen ere. Ikerketak aipatzen duenez dorretxea baino landa-jauregia da Ondizekoa Leioako famili aberats batena. Leioako eraikin zaharrenatariko honen erabilera lurzorua, 84 metro kuadrokoa da, eta altueraz 8,5 edo 10 metro ditu.

Ondizdorrearen zaharberritze honekin Leioako ondare historikoaren berreskurapenarekin jarraitzen du Udalak. Azken urte hauetan Mendibile Jauregia berritu da, Elexalde errota eta Kortesenabarri baserria. Orain Ondizdorrearen txanda da

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa