Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Azaroaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-02-23 Zerbitzu psikosoziala indartzen da
Servicio psicosocial / Zerbitzu psikosoziala

Joan den 2009an jarri zen martxan Gizarte Zerbitzuetako arreta psikosozial zerbitzua. Hasieran egun erdiko lana izan zen, baina aurten 52.000 euroko aurrekontua bideratu du Udalak zerbitzu honek lanegun osoko zerbitzua izateko.

Zerbitzua, hasiera batean, etxean gatazkak zituzten emakumeentzat zuzenduta zegoen, baina kasuak aztertuz eta gero famili kideak gehitzeko beharra zegoela ikusi zuten profesionalek. Horrela, zerbitzuak hartzaile kopurua handitu zuen denbora gutxitan.

Kasu guzti hauek behar bezala aztertzeko eta lantzeko zerbitzuaren indartzea beharrezkoa ikusi zuen Udalak, ordu gehiago eta aste guztian zehar. Orain, emakumeez gain hauen bikoteideek ere parte hartzen dute etxeko giroa hobetzeko asmoz, eta euren seme-alabekin ere lan egiten dute zerbitzu honetan.

Zerbitzu psikosozial honen 2010. urteko txostenaren datuak adierazten dituzten bezala, 49 lagun pasatu dira zerbitzu honetatik azken urtean. Nahiz eta gehienak emakumeak izan gero eta gizon gehiago dira, eta adinaren aldetik, 30 eta 50 urte bitartekoak dira hartzaile gehienak. Honen inguruan, esanguratsua da hartzaileen %15 4 eta 12 urte bitartekoak direla, modu honetan aurrezaintzeko izaera hartzen du zerbitzuak.

Esan beharra dago, zerbitzu psikosozial honetan parte hartzeko beharrezkoa dela aurretiz Gizarte Zerbitzuetatik eratortzea.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa