Leioa
Bilaketak
Asteartea, 2024ko Azaroaren 26a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2011-03-08 Lamiako, Pinueta eta Ibaiondoko auzotarrei zuzendutako gutuna Eneko Arruebarrena, Leioako Alkatea
Lamiako y Pinueta / Lamiako eta Pinueta

Jakingo duzuenez, hainbat urbanizazio-lan gauzatzen ari dira Pinueta, Lamiako-Txopoeta eta Ibaiondo inguruan. Batetik, Gaztelubide inguruan eraikitzen ari den egoiliarrentzako aparkalekuaz ari naiz, eta, bestetik, Lamiakon, etxebizitzen ondoan zeuden industria-enpresa zaharrak eraisteko lanez, bai eta bertako orubeak berdintzeko lanez ere.

Jardueretako lehenerako, hau da, Gaztelubideko aparkalekua egiteko eta bere inguruaren urbanizaziorako, Udalak bi milioi euro emango ditu, eta lanak urte bukaerarako amaiturik egotea aurreikusi da. Dakizuenez, jarduera honi esker, jabetzako lurpeko garajeko 400 partzela inguru egingo dira, bai eta erabilera publikoko plaza bat ere, egoteko gune batekin, haurrentzako jokoekin eta frontoi batekin. Horrekin guztiarekin, Langilleria 202-n kokatutako etxea berrituko da, hau da, onibarrari eta Artatza Jauregiari zegokion erakin zaharra, erabilera publikokoa egiteko. Gainera, Pinueta auzora sartzeko gunea urbanizatuko da berriro, gunea zabalduz eta bideak zein oinezkoentzako guneak nabariagoak eginez. Hiria hobetzeko ekintza honek, gerora, bide publikotik ibilgailu asko ateratzea ahalbidetu du, eta, ondorioz, Pinueta auzoan bertan hainbat hobekuntza egin ahal izatea, bide atseginagoak eta auzokideek gozatu eta probetxua ateratzeko topaketarako espazio berriak egiteko, Leioako beste leku batzuetan arrakasta handiz egin den bezala.

Gaztelubideren ondoan, ALESA fabrika eraisten ari dira. Aldez aurretik eraitsi dira LAN eta DELTA fabrikak, Lamiako inguruan. Eraispen horiek espazio ezin hobeak sortzea ahalbidetu dute, auzo hauek duten biztanle kopuruarekin bat datozen azpiegitura publikoak gauzatzeko. Izan ere, lurzoru hau errotulan dago, hain zuzen ere Pinueta, Lamiako-Txopoeta eta Ibaiondoren erdigunean.

Hiru lurzoru hauek garatzeko, bide handia dago oraindik egiteke. Sailkatu behar diren lurzoruak dira, eta baliteke aldez aurretik daukaten kutsadura kendu behar izatea, urte luzaz jarduera industriala izan dutelako.

Udala lurzoru horietan epe laburrera eta ertainera ezar daitezkeen ekipamenduak definitzen ari da gaur egun. Gaur-gaurkoz, udal plangintzak ikastetxe berri bat eraikitzea aurreikusten du, Lamiako inguruan. Hala, bada, ikastetxe berriak egungoa ordezkatu luke, eta irisgarritasun eta kokapen aldetik hobea izango litzateke; era berean, egungo eraikinean enplegua emateko bulegoak jarriko lirateke etorkizunean. Proiektu hau gauzatzen ez den bitartean (kontuan hartu behar da Udala dela lurraren lagapenean eskumena duena eta Gobernuari legokiokeela eraikina eraikitzea), lurzoruan kirol jarduera ezberdinak egin ahal izango lirateke.

Gaztelubidetik hurbilen dagoen inguruan, hain zuzen ere, ALESA eraisten ari diren lekuan, Udalak, era berean, gizarte etxe handi bat eraikitzea planteatu du. Bertan, auzoko udal gisa jardungo lukeen deszentralizatutako bulego administratiboa egongo litzakete, bai eta Kulturgune handi bat eta hainbat zerbitzu publikotarako eta elkarte-sarerako lokalak ere. Ekipo hori definitzeko unean gaude; beraz, horren gaineko ideiarik edo iradokizunik badaukazue, ez dudarik egin eta bidal iezaguzue zuzenean Udaletxera.

Lanek arazoak eta kalteak eragingo badituzte ere, zinez uste dut ekintza hauei esker hemen bizi zaretenon edo Leioako inguru honetan diharduzuenon bizitza-kalitatea hobetu dela.

Erlazionatutako dokumentuak:

Gutuna (pdf, 125 kb)

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa