Pasa den asteartean ospatu zen Sakonetan Haurren Mozorro Lehiaketaren edizio berri bat. Hainbat txiki batu ziren bertan, gurasoekin batera, euren mozorro polita eta orijinalak bertaratutako guztiei erakusteko, eta bide batez sariren bat eskuratzeko asmoz.
Taldekoa
1. IRATXOAK – Ainhize, Larraitz, Olatz, Naikari, Maider, Ekaitz eta Leire
2. TETRIS – Errekalde Taldea
3. PAILAZO ZOROAK – Aida, Ibai, Marta, Nagore eta Ainara.
Familiarra
1. ARRATOIA, KATUA eta TXAKURRA – Andrea, Ninbe eta Ixone
Guztira 47 izan ziren banakako mailan aurkeztu ziren txikiak, bestetik 8 talde izan ziren eta familien aldetik 6 aurkeztu ziren. Ilusioz beteriko aurpegiak ikusi ziren, batez ere sariak ematerakoan. Haurren banakako kategorian opari sorpresa eta diploma eskuratu zituzten hiru irabazleek, famili taldeko irabazleak, berriz, 120 eurotako merienda eta diploma eta taldeko mailan hiru finalistek 200, 140 eta 90 eurotako merienda gehi diploma eskuratu zituzten.