2011-03-16
Eskola-elkarbizitzarako proposamen berriak jorratzeko jardunaldia
Hezkuntza arloan profesionalak diren 100 lagun baino gehiagok eman dute izena Eskola-elkarbizitzarako proposamen berrien jardunaldian parte hartzeko. Jardunaldi hau ostiralean izango da Kultur Leioako Auditoriumean, eta oraindik izena emate epea zabalik da info@geuz.es helbidean.
Leioako Udalak antolatutako, eta Geuz Gatazka Eraldatzeko Unibertsitate Zentroak lagundutako topaketa honek jarduera proposamen berriak gehitu nahi ditu eskola-elkarbizitzako planei edukia emateko, eta ikastetxeek garatutako esperientziak partekatzea eta horren inguruan hausnartzeko aukera eskaintzeko. Honetaz gain, Leioako Udalak argitaratutako “Eskola-elkarbizitzarako programak eta estrategiak” gida aurkeztu eta banatuko da parte hartzaileen artean.
Jardunaldia goizeko 9.00etan hasiko da eta 14.00etara arte iraungo du. Denbora tarte horretan hainbat profesional izango dira hizketan, psikologoak, pedagogoak... eta hainbat gai jorratuko dituzte, hauen artean cyberbulling-a eta, honetaz gain, eskola-elkarbizitzaren arloko ekimen berriak ezagutaraziko dira, besteak beste.
Partekatu:
Itzuli