2011-03-25
Gaur bertan izango dira salgai Kantikaren kontzerturako sarrerak
BBK-ko kutxazainetan eta Kultur Leioan
Datorren apirilaren 30ean, arratsaldeko 19:00etan, Leioa Kantika Koralak kontzertu berezia eskainiko du Kandelazubietan Xavier Amuriza eta Kepa Junkerarekin batera. Ikuskizun honetarako sarrerak gaur bertan jarriko dira salgai.
Emanaldi honetan Leioa Kantika Korala, Xavier Amuriza eta Kepa Junkerak sinatutako lan berria aurkeztuko dute, Beti Bizi. Honetan aintzineko kopla bizkaitarrak eta dantza soinu klasikoak entzuteko aukera izango dugu.
Sarrerak, beti bezala, hainbat bidetik lortzeko aukera izango dugu. Alde batetik Kultur Leioako lehiatiletan (Jose Ramón Aketxe plaza, 11) astelehenetik ostiralera 11:00etatik 13:00etara eta BBK kutxazainetan (edota 944.310.310 telefonoan).
Sarrera 10 eurokoa izango da, baina Kultur Leioako Lagunek 7,50 euroengatik eskuratzu ditzakete Kultur Leioako lehiatiletan karneta aurkeztuz gero.