2011-03-25
Babes Ofizialeko 1.000 etxebizitza gehiago Leioan
Leioako Udalak, hurrengo lau urteetan, Babeseko 1.000 etxebizitza baino gehiago eraikitzeko obra lizentziak ematea aurreikusten du. Etxebizitza babestuko zenbait promozio dira, eta haien kudeaketa garapen fase desberdinetan dago; dena dela, 2011-2015 artean garatuko dira. Honako hiri-garapen lan hauek dira: Leioandi (407, eta horietatik 100 alokairurako dira), Torresolo (230), Larrakoetxea (118), Aldapabarrena (159), Lamiako (92), Txorierri (78) eta Artatza (30).
Aurreikuspen horrekin, Leioak finkatu egiten du aspalditik datorren gazteentzako arrazoizko prezioko etxebizitza etengabe eskaintzeko apustua. Izan ere, inguruan baino halako bost babes ofizialeko etxebizitza eraiki dira Leioan azken bost urteotan, 18,40 etxebizitza 1.000 biztanleko; konparaketa eginda, eskualdean 7 eta Bizkaian 6,8 dira. Azken 15 urteotan, gainera, ia beste 1.000 babes ofizialeko etxebizitza eraiki dira udalerrian.
Etxebizitzaren euskal Behatokiak Babes Ofizialeko Etxebizitzei buruz dioenaren arabera, 1994tik 2009ra doazen 15 urteetan, Leioa da gai honetan ahaleginik handienetarikoa egin duen euskal udalerria. Hortaz, Leioa 13. udalerri populatuena izan arren EAEn, 8. lekua okupatzen du guztira eraiki diren babes ofizialeko etxebizitzei erreparatuta. Eta Bizkaian, zortzigarren udalerri populatuena izanik, laugarrena da etxebizitza babestuan.
Leioak erakargarritasun demografikoa duela garbi geratzen da, kanpoko populazioa etengabe etortzen ari baita, eta bertokoek hemen geratu nahi dutelako gehienbat. Hori dela-eta, azken hamarkadan, biztanleria %8 igo da, Bizkaian populazio mantendu egin den arren (%1,85eko hazkundea bakarrik) eta eskualdean jaitsi egin den arren (%-0,19).
Dei-efektua adierazten du horrek, zalantzarik gabe. Bizkaiko gainerako herritarrek Leioa metropoli ardatzaren erreferentzia garbia dela ikusten dute. Horrexegatik dauka, hain zuzen ere, udalerriak mila biztanle bakoitzeko 54,55 etxebizitzaren eskaera, Etxebiden agertzen den bezala, eskualdearena baino %17 altuagoa, eta Bizkaiko batez bestekoaren %23 gehiago.
Aspektu horretan eragiten duen elementu osagarria dira Etxebizitzaren Euskal Behatokiaren daturik berrienak, 2010eko azken hiruhilekokoak, eta Eusko Jaurlaritzaren menpekoa den erakundeak jasotako Eskaintza Eskabidearen Inkestaren araberakoak. Horiek ikusita, Leioa da EAEko 50.000 biztanletik beherako udalerrien artean, etxebizitza eskaera handiena daukana. Etxebizitza, eskaintza mota desberdinetan (erosteko edo alokatzeko, berria, erabilia, BOE edo tasatua), eskatzen duten 7.852 pertsona dago, eta Leioaren erakargarri da etxebizitza eskaintza, inguruan eta zenbaki absolutuetan, EAEko hiru hiriburuek bakarrik gainditzen baitute gure udalerria, eta Bizkaian, bi udalerrik bakarrik, baina halako hiruko populazioarekin: Getxo eta Barakaldo. Leioak dituen 7.852 etxebizitza-eskatzaile horien artean, 1.603 bakarrik daude udalerrian erroldatuta.
Datu hori eta bere eboluzioa azken urteotan oso adierazgarriak dira, kanpoko zein bertokoentzat Leioak duen erakargarritasunaren seinale ematen dute. Babes Ofizialeko Etxebizitzetarako lizentzien datuarekin batera, populazio profila gaztea edo adin ertainekoa dela antzeman daiteke.