Leioako Udalak 2010.urteko ekonomi ekitaldia itxi berri du. Urtean zehar izandako diru sarrerak eta gastuak aztertu ostean, emaitzak jakitera eman dira, eta azken urteetako kudeaketen ondorioz, gaur egun Leioak ekonomi osasuntsua duela esan dezakegu.
Hau horrela Leioako Udalak, aurten ere, defizit eta zorra edota kreditu entitateekin dituen karga zerokoa da. Honetaz gain Udalak diruzaintzako geldikin garrantzitsua du, honi esker etorkizuneko proiektuak lasaitasun osoz aurrera aterako direla ziurtatu dezakegu.