2011-03-31
Astelehenetik aurrera izango dira ikusgai hautesle-zerrendak
Jakina denez, Herri eta Bizkaiko Lurralde Historiko Batzar Nagusietarako ahaldunak aukeratzeko hauteskunde deia egin da maiatzaren 22rako. Hori dela-eta, hautesle-zerrendak, 20011ko otsailaren 1ari dagozkionak hain zuzen ere, ikusgai izango dira kontsultatzeko edota erreklamazioak egiteko astelehenetik aurrera, aste bete.
Zerrenda hauek, esan bezala, datorren astelehena 4tik hurrengoko astelehena 11ra arte izango dira ikusgai, biak barne. Leioako udaletxeko Estatistika sailean izango dira eskuragai, goizeko 8.30etik 14.30era, eta Pinuetako Bulegoan, Lapurdi Kaleko hirugarrenean, 9.00etatik 13.00etara, lanegunetan.
Dena dela, jakin beharrekoa da erreklamazioak egin ahal izateko, interesatuak berak etorri beharko duela, N.A.N., edo pasaportea, egoitza txartela edo/ta gida baimenarekin.