Leioako Odol-Emaileen Elkarteak DOSANLEIk hilabete honetan odola eman ahal izateko datak finkatu ditu jada. Egun bi izango dira apirilaren hilabete honetan, 26an asteartea eta 30ean larunbata.
Ordutegiak eta lekuak aldatu egiten dira egunekin batera, beraz, adi egon; hilaren 26an, asteartea Elkartearen bulegoa izango da irekita honetarako 16:30etik 21:00etara arte, eta larunbatean 30, Sakoneta kiroldegira hurreratu behar izango dute odol emaileek 9:00etatik 14:00etara arte.