Leioa
Bilaketak
Igandea, 2024ko Azaroaren 24a
Hemen zaude: Hasiera » Zure Udala » Albisteak

Albisteak RSS

2008-12-11 Igandean ospatuko da Nekazaritza eta Abeltzaintzaren XXI.azoka Guztion arreta erakarriko duen abelburuetariko bat 1.300 kiloko abelburua izango da
Feria / Azoka

Igande honetan Leioa baserriko giroan murgilduko da Nekazaritza eta Abeltzaintzaren XXI. azoka ospatuko delako, guztira nekazaritzako 114 erakustoki izango dira kalean, eta 25 abeltzainek 80 abelburu aurkeztuko dituzte. Berrikuntza modura eta Bizkaian lehendabiziz, aurten, Mungialde zein Txorierriko indabak dastatuko dira.

Goizeko 10.00etan hasiko da giroa murgiltzen azokaren irekierarekin batera. Honekin batera, 11.00etatik 15.00etara, Errekalde plazan ere hainbat ekintza izango dira, trikitilariak, haurrentzako talo eta txalaparta tailerrak, poneyak, eta herri kirolen erakustaldia.

Abereak berriz, banatuta izango dira herriko hainbat tokitan zehar. Errekalde plazan zaldiak, ahuntzak eta hegaztiak izango dira, eta Bulebarrean, berriz, behia eta idiak. Bestetik, produktuen dastatzea, salmenta eta erakusketa hainbat txokotan izango da ere, Jose Ramon Aketxe plazan, Bulebarrean eta Errekalde plazan, hain zuzen ere.

Leioa Kirol zaleak taldeko kidea den Guillermo Bilbaok adierazi zuen bezala, aurtengo abelburu garrantzitsuena 1.300 kilo inguru dituen zezena izango da, hau Sopuertako abeltzain batena da eta aurten Zamudioko lehiaketako irabazlea suertatu zen.

Nekazaritzaren aldetik, tresneriaren erakusketa eta produktu ugarien salmenta zein dastatzea emango da. Produktu hauen artean honakoak: pateak, txerrikiak, ogigintza, eztigintza, ortuariak, landareak, txakolina, sagardoa, eta gazta.

Esan bezala, azoka honek hainbat ekintza eta arlo desberdin biltzen ditu nekazaritza eta abeltzaintzaz gain, euskal ohiturak eta kultura toki garrantzitsua izanik. Txalapartariak eta trikitilariak giroa alaituko dute 11.00etatik aurrera, 11.30ean harrijasotzaileak izango dira Errekalde plazan, 12.00etan Mungialde eta Txorierriko indabak dastatzeko txanda izango da, eta 13.00etan Bulebarrean behi eta idi arraza desberdinetako azalpenak entzuteko aukera izango dugu.

Leioako nekazari guztiei omentzeko ordua izango da 14.00etan, omenaldiarekin batera “Leioa Elizateko Udala” Idiazabal Gazta Jatorrizko Izendazioaren Bizkaitar Produktoreentzako X.lehiaketaren sari banaketa ospatuko da, eta baita postuen eta partaideen girotze lehiaketaren sari banaketa.

Partekatu:

Itzuli

Copyright 2010 · Leioako Udala
  • Kaskadako estilo-orriak erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa
  • Logotipo de cumplimiento de segundo nivel de accesibilidad
  • XHTML kodea erregulatzen duen arautegiarekin bat etortzearen ikonoa