2011-05-03
Enpresa ekintzaileentzako gune berria irekiko du Udalak
Leioako Udalak esleitu ditu jada Ibaiondoko Enpresa Jardueren Parkean kokatuko den enpresa ekintzaileentzako gunea izango den erakinaren egokitzapen obrak, Amaia etorbidearen ondoan, hain zuzen ere.
Udalak eraikin honekin hasten ari diren enprese berriei toki bat luzatu nahi die, haiserako pausu hauek errazteko asmoz eta enpresari ekintzaileei laguntzeko asmoz.
Ekipamendu hau, azken urteotan martxan jarri diren beste Enpresa Parke bat gehiago da. Sei enpresa berri kokatuko dira gune honetan, bakoitzarentzako bulegoa izango dute eta honetaz gain enpresa guztien erabilerarako zonalde komunak ere izango dituzte. Bestalde, enpresa gune honek lehenengoko pausuak ematen lagunduko duen dinamizatzaile bat izango du enpresari berriei laguntzeko prest izango dena. Behargintzak kudeatutako gunea eta proiektua da, beraz berari dagokio parte hartuko duten enpresen aukeraketa egitea.
Obra hauek 250.000 euroko kostua izango dute eta lau hilabeteko iraupena izango dute, hau da, uda pasa ostean martxan jartzekoa asmoarekin.