Uda laster dator eta egun hauetarako Leioako Udalak Pinosoloko Kirolgunea eta Skate Parka hobetzea erabaki du, publiko zabalago bateri heltzeko asmoz eta zerbitzua indartuz.
Modu honetan, paddle, tenis eta kanpoko igerilekuetan berrikuntza bi aurreikusten ditu Udalak. Alde batetik, paddel pisten argiztapena eta estaltzea urte osoan erabili ahal izateko. Bestetik, kirolguneko taberna bere zerbitzuak zabalduko ditu eta jatetxea jarriko du martxan uda honetarako. Ekintza hau lehiaketa publiko bitartez esleitu da 536.000 eurotan.
Berrikuntza hauetaz gain, Skate-parkaren hobetze lanak esleitu ditu Udalak. Kasu honetan, ekipamenduaren zabalera mantenduz elementu berriak ezarriko dira, erabiltzaile gazteenentzat eta bikers-entzat. Honek 100.000 euroko kostua izango du.