José Luis Conde da San Juan 2011 Kartel Lehiaketaren irabazlea. “Si tú me dices ven…” izenburua duen lana aukeratu zuten lehiaketara aurkeztutako 29 kartelen artean.
Guztira, 17 pertsonak aurkeztu dituzte lanak lehiaketara, eta, zehazki, 7 leioaztarrak izan dira. Kartel irabazlearen kasuan, egilea ere leioaztarra da.
Zorionak irabazleari, eta gure esker ona lehiaketan parte hartu duten guztiei. Horiek guztiak, hurrengo edizioetan aurkezteko animatu nahi ditugu.