2011-05-13
Leioako dendek interneten bidez saltzen dute
Leioako Merkatarien Elkartea Auzonet proiektura gehitu da. Honekin Leioako merkatariek dendan egiten dituzten ohiko salmentez gain interneten bidez egiteko aukera ere izango dute www.auzonet.net plataforma digitalaren bitartez.
Tresna hau beste udalerri batzuetan dago martxan, adibidez Santurtzin, baina Leioa izan da proiektu honen aitzindarietariko bat. Momentuz Leioako dozena bat dendak parte hartzen dute plataforma honetan, baina hurrengo egunetan komertzio berriak gehitzeko asmoa dute arduradunek.
Ireki berri den bide honekin erosleek abantaila berriak dituzte, betiko denden konfidantza eta kalitatea galdu barik erosketak etxetik egiteko aukera izanik. Bestetik, dendarientzat ere aurrerapausu garrantzitsua da plataforma hau, erosle mota berri bateri zabaltzen direlako, gure mugetatik kanpoko erosleak ere erakarriz.