2011-05-30
Zehaztu da Leioako XI. Pop-Rock Lehiaketaren finalerako eguna
Leioako XI. Pop-Rock Lehiaketaren finala ekainaren 17an izango da, 21:30etik aurrera, Barandiaran Behekoa Institutuan. Kontzertuetarako sarrera doakoa izango da.
Finalak bi kategoria izango ditu. Metalean, talde hauek lehiatuko dira azken saria lortzeko: Averno (Leioa-Asua), Ero (Bizkaia) eta Quaoar (Leioa). Pop-rockean, berriz, Enkore (Errekalde-Bilbao), Last Fair Deal (Leioa) eta Love Division (Madril) dira talde finalistak.