Leioako Udalak alertan dauka prebentzio eta ekintza zerbitzua, datozen orduetarako aurreikusitako meteorologia-egoeraren bilakaeraren zain; izan ere, alerta laranja aktibatu da, ordu betean 30 l/m2-tik gorako prezipitazioak izan daitezkeelako.
Gaurko aurreikuspen meteorologikoen arabera, neurrizko zaparradak izan daitezke; leku batzuetan indartsuak izan daitezke eta arratsalde-gauean batez ere, oso indartsuak izan daitezke. Ekaitzak eta kazkabarra izateko aukeraz ere ohartarazi da. Biharko aurreikuspenak oso antzekoak dira; beraz, alerta biharko ere mantentzen da.
Hori guztia dela-eta, leioaztarrei gomendioa egiten zaie dagozkion prebentzio-neurriak har ditzaten, hala errepidean nola herrian bertan, urak har ditzakeen lekuetatik ibilgailuak kenduz.